@ane_arruti
Donostia

Arkaitz Estiballesek uko egin dio Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartzeari

Markina-Xemeineneko biharko kanporaketan kantatu behar zuen Arkaitz Estiballes Bizkaiko txapeldunak Bertsolari Txapelketa Nagusiari uko egin diola iragarri du Bertsozale Elkarteak. Bere tokia Eneko Abasolok hartuko du.

Estiballesek Bizkaiko Txapelketa irabazi zuen iaz. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)
Estiballesek Bizkaiko Txapelketa irabazi zuen iaz. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)

Eneko Abasolo iurretarra Bizkaiko Bertsolari Txapelketan lortu zuen postuari esker ordezkoen zerrendan zegoen, hortaz gainerako parte-hartzaile guztien eskubide berberekin parte hartuko du Txapelketa Nagusian, Bertsozale elkarteak adierazi duenez.

Markinako udal pilotalekuan 17.30etatik aurrera ospatuko den bigarren kanporaketan, seiko hau ariko da kantuan honenbestez: Agin Laburu, Beñat Ugartetxea, Eneko Abasolo, Eneko Fernandez, Jone Uria eta Onintza Enbeita.

Sarrerak gelditzen dira oraindik. Larunbat eguerdira arte www.bertsosarrerak.eu atarian eskura daitezke eta Markinan bertan 16.00etan irekiko da takila bihar.