NAIZ.INFO
DONOSTIA

Militar talde batek istiluak sortu ditu Donostiako Loiola auzoan

Lekukoen arabera, militarrak mozkortuta zeuden eta herritar batzuen kontra oldartzeaz gain zakila erakutsi diete emakume batzuei eta Franco eta Espainiaren aldeko oihuak egin dituzte. Ertzaintzak militar bat atxilotu omen du eta gainontzekoek ihes egin dute.

Loiolako kuartelaren irudia. (Aimar ETXEBERRIA)
Loiolako kuartelaren irudia. (Aimar ETXEBERRIA)

Ustezko militar talde batek istiluak sortu ditu igandean DOnostiako Loiola auzoan. Sare sozialetan zabaldu den informazioaren arabera, ustezko militarrak herritar talde baten aurka oldartu dira eta Franco eta Espainiaren aldeko oihuak bota dituzte.

Lekukoek esna dutenez, militarrak mozkortuta zeuden eta zakila atera diete emakume batzuei. Ertzaintza agertu omen da. Pertsona bat atxilotu du eta gainontzekoek ihes egin dute.