NAIZ.INFO
IRUÑEA

Xabier Sagardoi eta Luis Goñi, Soria eta Zaragozako espetxeetara urrundu dituzte

Barañaingo gazteak Iruñeako kartzelan zeuden preso udazkenetik, baina larunbatean urrunduak izan dira Soria eta Zaragozako espetxeetara. Datorren urtarrilaren 10ean manifestzioa egingo dute salatzeko.

Luis Goñi, bigarrena ezkerretik, eta Xabier Sagardoi, lehena eskumatik hasita, beraien kontrako espetxe zigorra salatzeko egindako agerraldi batean. (Idoia ZABALETA / ARGAZKI PRESS)
Luis Goñi, bigarrena ezkerretik, eta Xabier Sagardoi, lehena eskumatik hasita, beraien kontrako espetxe zigorra salatzeko egindako agerraldi batean. (Idoia ZABALETA / ARGAZKI PRESS)

Xabier Sagardoi eta Luis Goñi presoak urrundu egin dituzte ‘Plazaberri’ webguneak ezagutzera eman duenez. Sagardoy Soriako espetxera eraman dute eta Goñi Zaragozara.

Bi gazteak udazkenean atxilotu zituzten. Sagardoi irailaren 29an atxilotu zuten bi hilabetez ezkutatutik egon ondoren. Goñi berriz, Iruñeako herri harresian atxilotua izan zen.

Urtarrilaren 10ean manifestazioa egingo dute Barañainen urrunduak izan direla salatzeko.