Naiz+ Naiz+

Los toros de Osborne, objetivo de una protesta contra la #MarcaEspaña

Recoge Wikipedia que «el toro de Osborne es una enorme silueta de un toro de lidia, de aproximadamente 14 metros de altura, concebida originalmente como una gran valla publicitaria de carretera... (que) con el paso del tiempo y el arraigo cultural se ha convertido en un símbolo cultural de España».

Y así lo ven Ernai y otras organizaciones juveniles de diferentes pueblos oprimidos del Estado español. De manera conjunta han protagonizado diferentes actos en los enormes paneles con forma de toro que proliferan en cada uno de estos pueblos. Arran (Països Catalans), Purna (Aragon), Isca! (Galiza), Yesca (Castilla), Darreu (Asturias), Inekaren (Islas Canarias) y Azarug (Islas Canarias) son las organizaciones que han participado en este acto.

Mezu bateratua:

#MarcaEspañari desobedientzia eta borroka

Koliseo erromatarreko “Ogia eta Zirkua” egungo #MarcaEspaña eraiki den oinarri beraren baitan eraikia zegoen. Marka hau ez da ilusio huts bat besterik eta gero eta argiago dago gero eta ogi gutxiago dugula eta hau gero eta zirku handiagoa bilakatzen dabilela. Elitismoan oinarritutako zirkua, gero eta mingarriagoak diren kirolarien soldata gehigarriekin edota koba mediatikoan bizi diren tertulianoenekin. Une honetan, #MarcaEspaña horren ordezkaritza Brasilen da; Espainiako Selekzioa da Estatu espainiarra mundu osoaren aurrean ordezkatzen dabilena, ezin hobeto gainera; neurrigabeko soldata eta sariak poltsikoratzen, herritarren hilotzez hornitutako zelaietan jokatuz; lotsaren eta erresistentzia herritarraren erakusle izango den Mundialean. Eta ogia ustela denean eta zirkua hilotzez betea dagoenean bide bakarra geratzen zaie: autoritarismoa, herrien eta herritarren erabakitze eskubidea ukatuz, guztiok guztia libreki erabakitzeko.

Guk, Estatu espainiarrak zapaltzen dituen herrietako gazte antolakunde independentista, sozialista eta feministako kideok, indarkerian, manipulazioan eta zapalkuntzan oikarritutako dagoen #MarcaEspaña salatzeko ekimena burutu dugu. Benetako #MarcaEspaña herriekiko eta herritarrekiko eta gorputzekiko inposaketan oinarritzen da, menderatzean. Estatu espainiarraren esentzian faxismo eta jazarpena dago, ustez trantsizioarekin amaitu zen horretan.

Hala, egun #MarcaEspañak zapaltzen dituen herrietako gazteok langabezia estrukturala, prekarietatea eta migrazioa inoiz baino gogorrago bizi dugu. Hedabideek gaitz hauek normaltasun batez azaltzen dizkiguten arren, guk hauek ez dugu sekula hauek salatzeari utziko, ez eta indarkeria eta menpean hartzeko tresneria direla ohiukatzeari utziko ere. Guzti honi gainera emakume gazteok bizi dugun patriarkatuaren ofentsiba gehitu behar diogu.

Langile klaseak gure aiton-amonek izandako garaipenen herentziarik gabe utzi gaituzte eta hala, guztia galdu dugu, baita beldurra ere. Eta orain, borrokari esker, beldurra bandoz aldatzen ari da; Horren adibide dira Estatu espainiarraren baitan egunez egun ematen diren mobilizazio, autogestio ekintza eta borrokak. Gazteok, bakoitzak bere herritik, indarrak batu eta elkartasun internazionalistari eta guztion artean egindako lanari esker, gero eta indartsuagoak gara eta etsaiaren amets gaiztoa bihurtuko gara!

#MarcaEspañaren inposizio eta eraso guztien aurren irmo eta aktibo jarraituko dugu. Miseria sozialaren garaia da, baina batez ere, antolatzeko eta borrokatzeko garaia da. Guk argi dugu: zapalkuntzan oinarritutako legeak abortatuko ditugu, desobedientzia eginen diegu! Borrokaz independentzia, sozialismoa eta feminismoa ereingo dugu geure herrietan.