Naiz+ Naiz+

‘The Arlotes’

Uraitz Soubiesek (trikitixa kontrairo, la mexikana klandestina...) eta Ruben Sáchez Bakaikoak egitasmo bat daukagu: Online zabalduko diren marrazki bizidunak, Gasteizen milurtekoaren aldeketan sorturiko musika talde baten inguruan... Proiektua gauzatzeko herritarren babesa (crowfunding bidez) eskatu dute. 

«Bi alma mater gara, Uraitz eta Ruben. Gure pizgarri nagusia da hainbeste gustatzen zaizkigun marrazki bizidunen bidez gure sen artitistikoari hegalak zabaltzea. Gainera musika beti egon da oso presente gure bizitzetan eta marrazkiok gertatzen diren eremuak ere bai.
Erakutsi nahi dugu (gure buruari aurrena) komediaren bidez gizakiak eta bere sexualitatea, arazo sozialak, politikoak, musika jorratu ahal direla ikuspegi komunitario batetik, errespetuzkoa, giza baloreezkoa. Eta barre egin, jakina!»

«Euskal Herrian oro har, eta Gasteizen bereziki bada tradizio aberatsik komiki eta fanzineetan, underground kulturan, kontrakulturan, nolabait 'The Arlotes'-ek hortik elikatu da, TMEO, PUTZ, OSTIELA, SABINATOR... Badira fikzioa eta marrazki bizidunak ere eragin digutenak, batez ere USAkoak. Musika mailean, berriz, euskal musika eta kanpoko musika alternatiboa izango dira, baina baita arrakasta komertzialak bilakatu diren abestiak ere, gehienok ezagutzen ditugunak. Alternatiboenak ere kantatzen du dutxan udaka kanta, hit-a,(aurreko udako kanta bada ere)».

> INFORMAZIO GEHIAGO