NAIZ.INFO
DONOSTIA

Aralarrek «poza» azaldu du absoluzioagatik

Aralarrek «poza» azaldu du auzipetuek absoluzioa jaso dutela eta, baina «soilik jardun politikoa» egin duten hainbat pertsona espetxeratu dituztela gogoratu nahi izan du.

 

Aralarren ustez, D3M eta Askatasuna auziko sententziak legedia aldatzea «beharrezkoa» dela erakusten du. Era berean, «poza» sentitu du auzipetuek absoluzioa jaso dutelako, baina «soilik jardun politikoa» egiteagatik hainbat pertsona espetxeratu dituztela ere gogorazi nahi izan du.

Absoluzioa «demokrazioaren garaipena» dela esan du Aralarrek eta demokraziaren oinarrian jardun politikoak «errespetatua» eta «askea» izan behar duela aldarrikatu du.

Hala eta guztiz ere, auzipetuek prozesuan zehar pairatu behar izan dutenagatik «kalte ordainak» jaso beharko lituzketela uste du. ‘Pertsona guztiak, ideia guztiak, proiektu guztiak’ leloarekin bat egingo duen jurisprudentzia baten beharra ere azpimarratu du Aralarrek.