Naiz.info
Bilbo

Andres Iniesta izendatu dute Eurokopako jokalari onena

Bartzelonako erdilaria izan da, UEFAren arabera, 2012ko Eurokopako jokalaririk onena. 2008an Xavi Hernandez taldekideak lortu zuen izendapena.

Iniesta, atzo, Italiaren aurkako finalean. (Pierre-Philippe MARCOU/AFP)
Iniesta, atzo, Italiaren aurkako finalean. (Pierre-Philippe MARCOU/AFP)

Bai Andres Iniesta eta baita Xavi Hernandez ere jokalari erabakiorrak izan dira Espainiako selekzioan 2012ko Eurokopan. 4 eta 0 gailendu zitzaion atzo Italiari finalean eta historia egin du bi Eurokopa eta Munduko Txapelketa bat jarraian irabazten dituen lehen selekzioa bilakatu baita. Silvak, Jordi Albak, Torresek eta Matak egin zituzten espainolen golak.

Italiak ezin izan zuen ezer egin Espainia gelditzeko. Partida hasieratik atzetik joan ziren markagailuan eta gainera Chielinik eta Mottak lesionaturik utzi behar izan zuten zelaia.

Hamaika lagun identifikatu dituzte Getxon

Lakuako Herrizaingo Sailaren arabera, hamaika lagun identifikatu zituzten atzo gauean, antza denez, Espainiako selekzioaren garaipena ospatzen ari zen talde batekin liskarra izan ondoren.

Bi lagun arin zauritu zirela ere jakinarazi dute iturri berberek.