Ion Kepa Paroten helegitea errefusatu egin dute

Ion Kepa Parot preso politikoak espetxeratuta jarraituko du Parisko Auzitegiak baldintzapeko askatasuna ukatu ondoren.

Naiz.info|Baiona|2012/07/12

Ion Kepa Parot presoari hiru aldiz ukatu diote baldintzapeko askatasuna. Azken ukapenaren aurka bere abokatuak ezarritako helegitea ekainean aztertu zuen Parisko Auzitegiak.

Auzitegi horrek gaur arratsaldean jakitera eman du bere erabakia. Baztertu egin du helegitea eta beraz, azken 22 urteak preso eman dituen Parotek espetxean segitu beharko du, Kazeta.info-k jakinarazi duenez.

Ion Kepa Parot euskal preso politikoak iragan martxoan behar zuen libre gelditu. Alta, baionarrak espetxean segitzen du baldintzapeko askatasunaren aurka prokuradoreak ezarritako helegitea onartu ondoren.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK