NAIZ.INFO
DONOSTIA

Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoei buruzko dokumentala egin du Etxeratek

Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoei buruzko ‘Gaitz isilduak’ dokumentala prestatu du Etxeratek. Heldu den ostiralean aurkeztuko dute Donostian.

‘Gaitz isilduak’ dokumentalaren trailerraren fotograma.
‘Gaitz isilduak’ dokumentalaren trailerraren fotograma.

Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoei buruzko dokumentala egin du Etxerat elkarteak. ‘Gaitz isilduak’ du izenburu eta bertan gaixo dauden hamalau presoen senideen testigantzak ageri dira.

«Hamalau gaixotasun dira, hamalau egoera, hamalau bizipen. Baina guztiek dute zerbait komunean: larriki gaixorik egon arren, espetxean jarraitzen dute», azaldu du ohar batean.

Dokumentala heldu den ostiralean aurkeztuko dute, Donostian, Koldo Mitxelenako areto nagusian.