Naiz.info
Donostia

Enara Rodriguezek jasandako erasoa salatu du Gernikako Akordioak

Elkarretaratzea egin dute Donostiako Amara auzoan dagoen Gobernu espainiarraren delegaritzaren aurrean eta polizia indarrne erasoak etetzeko eskatu dute.

Concentración del Acuerdo de Gernika en Donostia. Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS
Concentración del Acuerdo de Gernika en Donostia. Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS

Gernikako Akordioa izenpetu duten eragile politiko, sindikal eta sozialok Arkaitz Rodriguez euskal preso politikoaren arreba den Enara Rodriguezek jasandako erasoa salatzeko elkarretaratzea egin dute eguerdian.

Rodriguezek ostikoak, ukituak, mehatxuak eta irainak jasan behar izan zituen bere neba kartzelan bisitatu eta kotxe batek autobiatik irtetzera behartu ondoren.

Donostiako Amara auzoan burutu dute ekimena Gobernu espainiarraren delegaritzaren aurrean. Gernikako Akordioaren ordezkariek normalizazio politikoa bultzatzeko deia luzatu dute eta polizi indarren erasoak etetea eskaru dute.