NAIZ.INFO
BILBO

Aitzol Gogorza presoaren askatasuna galdegin du Herrirak Basurtuko ospitalean

Herrira mugimenduak elkarretaratzea burutu du Basurtuko ospitalearen atarian, larriki gaixo dagoen Aitzol Gogorza preso politikoaren askatasuna exijitzeko.

Gaitz sikologiko larriak eta nahasmen obsesibo konpultsiboa dituen Aitzol Gogorzaren osasun egoraren inguruan duen kezka agerian utzi du Herrira mugimenduak Basurtuko erietxearen atarian.

Gogorzaren osasunak txarrera egin zuen eta asteazkenaz geroztik dago ospitalean.

Herrirako kide Beñat Zarrabeitiak Gogorza eta gaixotasun larriak dituzten beste hamabi preso politikoen berehalako askatasuna eskatu du, eta espetxe politika bera eraldatzea exijitu du.