NAIZ.INFO
DONOSTIA

Araitz Zubimendi preso hernaniarra aske geratu da

Espetxean sei urte eman ondoren, Araitz Zubimendi preso politiko hernaniarrak askatasuna berreskuratu du.

Araitz Zubimendi, espetxetik atera ondoren. (HERRIRA)
Araitz Zubimendi, espetxetik atera ondoren. (HERRIRA)

Herrira mugimenduak jakinarazi duenez, Araitz Zubimendi hernaniarra Mansillako espetxetik (Leon) atera da, sei urtez preso egon ondoren.

Segi gazte erakundeko kide izatea egotzita sei urteko espetxe zigorra ezarri zioten Zubimendiri, beste hainbat gazterekin batera. Nahiz eta sei urteotan zehar tarte bat kalean eman zuen, epaiketaren ostean, zigorra osorik bete zezan berriro kartzelaratu zuten.

Hernanin lehen harrera jasoko du.