Naiz.info
Bilbo

Eztabaidarako ponentzia preso guztiei bidali diete

Euskal preso politikoen parte-hartzea eta ekarpena bermatu nahi du Sortuk eta horretarako eztabaidarako ponentzia bidali die preso guztiei.

Sorturen eratze prozesua aurkezteko joan den astean egindako agerraldia. (Idoia ZABALETA / ARGAZKI PRESS)
Sorturen eratze prozesua aurkezteko joan den astean egindako agerraldia. (Idoia ZABALETA / ARGAZKI PRESS)

Joan den astean Sortu prozesuan parte hartzeko deialdia luzatu zieten bere burua ezkertiar eta independentistatzat duten lagun guztiei.

Sorturen eratze prozesu herritarra burutu nahi da eta horretarako herritarren parte-hartzea bultzatu nahi dute.

Ildo horretan, batzarretan era zuzenean parte hartu ezin izango duten euskal preso politikoen parte-hartzea eta ekarpena bermatzeko, eztabaidarako ponentzia preso guztiei bidali die Sortuk.

Sorturen helburua presoek ponentzia aztertu eta bere ekarpenak egin ahal izatea da, euskal preso politikoek askapen prozesuan eta antolakunde berriaren eratze prozesuan parte har dezaten.