Etxahun Lekuek lortu du finalerako txartela, Durangon

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrea jokatuta, Etxahun Lekuek eskuratu du finalerako sailkapena, bigarren eta hirugarrenarekiko alde estuarekin.

NAIZ.INFO|BILBO|2012/11/25
20121125_lekue
Etxahun Lekue izan da garaile Durangoko saioan. (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS)

800 lagun batu dira Durangoko Landako gunean eta giro beroa izan da nagusi.

Bigarren eta hirugarrenarekiko alde estuarekin Etxahun Lekuek irabazi du bigarren finalaurrea eta zuzenean finalera pasauko da.

Gainontzeko bostetatik, Arrate Illaro eta Gorka Ostolaza dira momentuz txartel barik geratu direnak eta besteek azken finalaurrekoan gertatzen denaren zain gelditu beharko dira.

Hirugarren eta azken finalaurrea datorren abenduaren 2an izango da, Gernikako Jai Alai pilotalekuan. Miren Amuriza, Peio Ormazabal, Beñat Ugartetxea, Iratxe Ibarra, Ibon Ajuria eta Joseba Artza izango dira kantuan.

 

Durangoko saioaren puntuazioak:

Etxahun Lekue 563.5
Igor Elortza 561.5
Fredi Paia 561
Jone Uria 528
Arrate Illaro 489.5
Gorka Ostolaza 483

LOTURAK