Rajoyk esan du ahal duenean pentsioak eguneratuko dituela

Mariano Rajoy Gobernu espainoleko lehendakariak esan du egoera ekonomikoaren ondorioz ezin izan dituztela pentsioak KPIren arabera eguneratu baina ahal dutenean egingo dutela.

NAIZ.INFO|MADRIL|2012/12/12|0 iruzkin
20121029_rajoy
Mariano Rajoy, artxiboko irudian. (Javier SORIANO/AFP PHOTO)

Mariano Rajoyk Kongresu espainolean UPyDk pentsioen inguruan egin dion galderari erantzun dio. Hain zuzen ere, agindu zuen bezala zergatik ez dituen Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) arabera eguneratu galdegin dio Rosa Diez diputatuak.

Esan duenez, egoera ekonomikoa «oso zaila» da eta horregatik bere Gobernuak Gizarte Segurantzaren erreserba fondora jo behar izan du birritan. Sistema aldatzeko eta enplegua sortzeko lanean ari direla nabarmendu du, kotizatzen duten pertsona gehiago egon daitezen.

Pentsioak (KPIren arabera eguneratzea «gustatuko litzaiokeela» adierazi du presidente espainolak. «Saiatu gara baina ezin izan dugu», esan ondoren, ahal dutenean eguneratuko dituztela ziurtatu du.