NAIZ.INFO
BILBO

Munduko Federazio Sindikalak bat egin du urtarrilaren 12ko presoen aldeko manifestazioarekin

Urtarrilaren 12an presoen eskubideen alde Bilbon egingo den manifestazioari atxikimendua adierazi dio Munduko Federazio Sindikalak (FSM-WFTU), Herrirak jakinarazi duenez.

Herrirak jakinarazi duenez, urtarrilaren 12an Bilbon egingo den manifestazioak Munduko Federazio Sindikalaren (FSM-WFTU) eta bere idazkari nagusi George Mavrikosen babesa jaso du.

Erakunde horrek 80 milioi afiliatu ditu 120 herrialde baino gehiagotan eta Nazio Batuetan, FAO, LANE Lanaren Nazioarteko Erakundean edo Unescon ere ordezkaritza du.

FSMren atxikimenduaz gain, euskal presoen eskubideen alde ‘Giza Eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal Presoak Euskal Herria’ lelopean egingo den mobilizazioak Juan Manuel Sanchez Gordillo diputatu andaluziarraren eta Diego Cañamero sindikalistaren babesa jaso du.