Verdini Dantza Taldeak hogeigarren urteurrena ospatuko du larunbatean Donostian

Ezgaitasun intelektuala duten dantzariz osatutako konpainiak hogeigarren urteurrena ospatuko du Victoria Eugenian ‘Zu Zeu, 20 urte Verdini’ galarekin.

Naiz.info|Donostia|2013/01/09
Vea-verdini-zuzeu-bis
Verdini Dantza Taldeak ‘Zu Zeu’ ikuskizuna eskainiko du Victoria Eugenian. (DONOSTIAKULTURA)

Ezgaitasun intelektuala dantzaren bitartez integratzea izan da, 1992an sortu zen Verdini proiektuaren ardatzetako bat. Hogei urteko ibilbidea bete du konpainiak eta larunbatean ospatuko du urteurrena Donostiako Victoria Eugenia antzokian (20.00).

Galak bi zati nagusi izango ditu. Lehenengoan, ikusleek Isabel Verdiniren lan metodologia ikusi ahal izando dute, bere eskolako ikasleen partaidetzari esker.

Bigarren zatian, konpainia donostiar horretako partaideek azkenaldian emandako ikuskizunen zatiak eskainiko dituzte eta baita orainartean argitaratu gabeko obraren bat ere.

Ekitaldiko gidari moduan, Badut taldea arituko da, clownaren bidez ikuskizuna dinamizatzen.

Sarrerak salgai daude Victoria Eugeniako txarteldegian, baita interneten ere.

LOTURAK