NAIZ.INFO
PARÍS

Andoni Lariz eta Urtzi Etxebarria espetxeratu egin dituzte

Iragan astean Estatu frantsesean atxilotu zituzten Andoni Lariz eta Urtzi Etxebarria espetxeratzea agindu du epaileak, ETA erakundeko kide izatea egotzita.

Andoni Lariz bolibartarra eta Urtzi Etxebarria donostiarra, joan den ostiralean Borgoinan atxilotu zituzten euskal herritarrak kartzelaratu egin ditu epaileak, ETAko kide izatea egotzita.

Atzo gauean epailearen aurrean deklaratu zuten Lariz eta Etxebarriak, eta «helburu terroristak» dituen «gaizkile talde» bateko kide izatea leporatu zien. Gainera, armak garraiatzea eta dokumentazio faltsua izatea ere egotzi diete.

Ondoren, beste epaile baten aurrean deklaratu zuten, eta hark bien espetxeratzea agindu zuen.