Ustelkeria zigorrak gogortu egin behar direla uste du Aralarrek

«Ustelkeria» politikatik ateratzea helburu izanda, praktika hau erabili duten politikarien aurkako zigorrak gogortu egin behar direla uste du Aralarrek. Zehazki, ustelkeria delitua onurak jaso dituztenei zabaltzea proposatu du, baita ustelkeria delitua egin duten politikarien alderdiei erantzunkizun zibil ordezkoa ezrtzea.

NAIZ.INFO|IRUÑEA|2013/01/21

Ustelkeria kasuak aintzat hartuta, prentsauttekoa eskaini dute Rebeka Ubera eta Patxi Zabaleta Aralarreko kideek. Hauen ustetan, ustelkeria politikoa frankismoaren erreformako sisteman dago eta ez da salbuespeneko kontu bat.

Estatu espainiarrean ez ezik, Nafarroan eta EAEn ere eragina duela uste dute. Horregatik, «ezinbestekoa» iruditzen zaie jarduera hau errotik mozteko lege eta neurri berriak ezartzea, «kontrol politikoa bermatu eta politikagintza gardena bultzatuz».

Ekimen hau politikaren «balorea eta izen ona» errekuperatzeko dela azaldu dute Aralarreko kideek eta Barcenas, Urdangarin, De Miguel, Bravo edota CANeko auziak izan dituzte ahotan.

Horregatik, «hitzetatik ekintzetara» pasatzeko ordua dela aldarrikatu dute, «neurri eraginkorrak inplementatuz».

Zehazki, ondorengo hiru proposamenak egin ditu Aralarrek. Batetik ustelkeria delituaren tipoa zabaltzeko proposamena egin du, onurak jaso dituztenei ere ezarri ahal izateko.

Bestetik, gaitasun gabetzeko zigorra, bai politikagintzarako nola administrazioko zeregin eta kontratuetarako zabaltzea proposatu dute, ustelkeria delituaz kondenaturik gretatzen direnak bizitza osorako kondenatuak izan daitezen.

Eta azkenik, erantzunkizun zibil ordezkoa ustelkeria delitua egin duten politikarien alderdiei ipintzea proposatu dute.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK