Lagun bat hil da auto istripuz NA-178 errepidean, Gorzan

Ezbeharra arratsaldeko 14.58an gertatu da NA-178 errepideko 15. kilometroan Gorzan (Zaraitzu). Lagun bat hil da istripuan.

Naiz.info|Iruñea|2013/01/30

Nafarroako Gobernuaren arabera, istripua izan duen autoa bidetik irten da oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik.

Polizia Foralak ikerketa abiatu du istripuaren zergatiak argitzeko.

Momentuz ez da hildakoaren datu gehiagorik eman.