Antton Troitiñoren estradizioa onartu du Britainia Handiak

Antton Troitiño Estatu espainolera estraditatzea onartu du Westminster-eko epaitegiak.

NAIZ.INFO|LONDRES|2013/02/01|0 iruzkin

Antton Troitiño Londresen atxilotu zuten iazko ekainean, Iñaki Lerinekin batera, eta ordutik preso eduki dute. Westminster-eko epaitegiak Estatu espainolera estraditatzea onartu du gaur.

Michael Snow epaileak ebatzi duenez, estradizio eskaerak ez ditu donostiarraren eskubideak urratzen eta ondorioz Espainiaratzeko agindu du. Troitiñoren abokatu Mathew Ryder-ek helegitea aurkeztuko asmoa iragarri dute, AFP agentziaren arabera.

Antton Troitiño 2011ko apirilaren 13an geratu zen aske, 24 urte Estatu espainoleko espetxeetan igaro ondoren. Askatasuna berreskuratu zuenetik kartzelara itzularaztea xede zuen kanpaina politiko eta mediatiko bat jasan zuen, eta astebete beranduago aske uzteko agindu zuen epaileak bilatu eta atxilotzeko agindua eman zuen, espexe-aldia luzatu eta ‘Parot dokrina’ delakoa aplikatzeko. Ez zuten aurkitu, ordea.