Hirugarren porrota jarraian Baskoniak Euroligan (85-74)

Bigarren zati eskas bat tarteko, Euroligako Top 16-ko hirugarren porrota jaso du Caja Laboralek Montepaschi Sienaren aurka (85-74). [Neurketaren estatistikak]

NAIZ.INFO|SIENA|2013/02/15
20130215_caja_laboral
Irudi txarra eman du Caja Laboralek bigarren zatian. (Fabio MUZZI/AFP)

Euroligako Top 16-ko neurketa jokatu du Caja Laboralek Sienan Montepaschi-ren aurka. Txapelketako hirugarren porrota jaso dute arabarrek (85-74), bigarren zati eskas bat egitearen ondorioz.

Pareko hasi dute neurketa bi taldeek, horren adierazle da Zan Tabaken taldea atsedenaldira markagailuan aurretik iritsi izana.

Aldageletatik bueltan, ordea, erabat aldatu da partidua eta italiarrak aise nagusitu dira.

Olympiacosen aurka jokatuko du Caja Laboralek hurrengo jardunaldian.

Errepasatu hemen neurketak utzi dituen estatistikak.

LOTURAK