Onik aurkitu dute Aizkorrin galdutako mendizalea

Ertzaintza Aizkorri inguruan galdutako 37 urteko mendizale baten bila aritu da eta onik aurkitu du Urbiako zonaldean.

Naiz.info|Zegama|2013/02/27

Urbia inguruetan aurkitu dute, egoera onean, arratsaldean Aizkorri inguruan galdutako mendizalea. Arantzazuraino joaten lagundu diote ondoren.

Ertzaintzak mendizalearen deia jaso du gaur arratsaldean. Galduta zegoela esan du baina sakelekoko bateria bukatzen ari zitzaionean egin du deia. Arropa egokia zeramala adierazi du eta janaria eta edariak bazituela soinean.

Ertzaintzak bilatze lanak abiatu ditu, eta gaueko 22.00ak inguruan aurkitu du.