NAIZ.INFO
DONOSTIA

Donostialdeko gazte auziperatuen aldeko manifestazioa deitu du Eleak mugimenduak

Eleak mugimenduak deituta, manifestazioa egingo da Donostian martxoaren 9an Segi gazte erakundeko kideak izatea egotzita dauden gazte auziperatuen alde ‘Euskal gazteria libre eta legala’ lelopean. Horrez gain, Auzitegi Gorenak gazteen aurkako epaia berretsi bitartean ostegunero Artzai Onaren katedralaren aurrean elkartuko direla aipatu dute.

Martxoaren 9ko manifestazioa deitzeko eman duten prentsaurrekoaren irudia. (ARGAZKI PRESS)
Martxoaren 9ko manifestazioa deitzeko eman duten prentsaurrekoaren irudia. (ARGAZKI PRESS)

Segi gazte erakundeko kideak izatea egotzita auziperatuta dauden Donostialdeko gazteen aldeko manifestazioa deitu du Eleak mugimenduak martxoaren 9rako, ‘Euskal gazteria libre eta legala’ lelopean.

Txerra Bolinagak eman du mobilizazioaren berri prentsaurrean. Manifestazioan gain, ordea, Auzitegi Gorenak epaia eman bitarte ostegunero Artzai Onaren katedralean elkarretaratzeak egingo dituztela azaldu du.

Pasa den otsailaren 13an egin zuen azken bista Auzitegi Gorenak eta ordukoan ezarritako zigorrak berresteko eskatu zuen fiskaltzak. Zigorra berresten den momentutik aurrera edozein momentutan izan daitezke atxilotuak gazteak.

Bolinagaren esanetan, auziperatuek eta Eleak-eko hainbat ordezkarik eragile sozial eta sindikal ezberdinekin harreman bira bat hasi dute, «gazteok bizi duten egoera salatzeko».

Prentsaurrean izan dira, besteak beste, Joseba Alvarez Sortuko kidea edota Alternatibako Xabier Soto.