NAIZ.INFO
DONOSTIA

Mattin Olzomendi eta Pello Olano aske geratuko dira

Mattin Olzomendi etxean da jada eta lehen harrera jaso du Ziburuko frontoian. Pello Olanok, aldiz, datozen orduotan berreskuratuko du askatasuna.

Mattin Olzomendik lehen harrera jaso du Ziburuko frontoian. (Bob EDME)
Mattin Olzomendik lehen harrera jaso du Ziburuko frontoian. (Bob EDME)

Mattin Olzomendi duela hiru urte atzeman zuten beste zazpi lagunekin batera, higiezinen aurkako erasoak egitea egotzita. Baldintzapean geratu da aske gaur eta lehen harrera jaso du Ziburuko frontoian.

Pello Olano lizartzarrari ere 15.000 euroko bermea ezarri diote aske geratu ahal izateko eta datozen orduotan aterako da espetxetik. Duela hiru urte atxilotu zuten, ETAri laguntza ematea leporatuta. Guardia Zibilaren esku egon zen bitartean torturatu egin zutela salatu zuen, baina Fernando Grande Marlaska epaileak kartzelaratu egin zuen.