NAIZ.INFO
LONDRES

Iñaki Lerinen estradizioa onartu du Britainia Handiak

Iñaki Lerin euskal presoa Estatu espainolera estraditatzea onartu du Londresko Westminster-eko Auzitegiak, Fiskaltzaren eskaerari men eginez. Defentsak helegitea jarriko duela iragarri du.

Westminster-eko Auzitegiak ontzat eman du Fiskaltzaren eskaera eta Iñaki Lerin Estatu espainolera estraditatzea onartu du. Defentsak helegitea aurkeztuko duela iragarri du, Efe agentziak zabaldu duenez.

Iñaki Lerin Antton Troitiñorekin batera atxilotu zuten iazko ekainean Londresen. Espetxeratu egin zuten, epaiketaren zain.

Joan zen otsailaren 1ean Troitiñoren estradizioa onartu zuen auzitegi horrek berak.