Naiz.info
Donostia

Lau atleta Europako txapelketatik kanpo, Euskal Herriko elastikoarekin lehiatzeagatik

Lau atleta Europako Beteranoen Atletismo txapelketatik kanporatu dituzte Euskal Herriko elastikoarekin lehiatu direlako. Gipuzkoako Aldundiak eta Donostiako Udalak babes osoa adierazi diete.

Donostian ospatzen ari diren Europako Beteranoen Atletismo Txapelketatik kanpo utzi dituzte lau euskal kirolari. 60 metrotako frogan parte hartu dute horiek. Bata, Antxon Basurko, atzo aritu zen lehian, eta gainontzeko hiruek gaur parte hartu dute.

Europako Atletismo Federazioak lehiatik kanpo utzi ditu, lauek Euskal Herriko elastikoarekin parte hartu dutelako.

Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Aldundiak oharra kaleratu dute kanporaketak salatzeko eta lau atletei beraien babes osoa adierazi diete.

Bi instituzioen iritziz, Euskal Herriko kirolariek beren elastikoarekin lehiatzeko «eskubide osoa» daukate. Haien ustez, «herri gisa lehiatzea aurrerapauso garrantzitsua da selekzio propioa izatea lortzeko bidean».

Udalak eta Aldundiak nazioarteko edozein kirol txapelketatan Euskal Herriko selekzioa lehiatu ahal izan dadin beraien esku dauden pauso guztiak emango dituztela iragarri dute.