NAIZ.INFO
DONOSTIA

EAJri egotzi dio Sortuk Lezon atez ateko sisteman erabiltzen diren tresnak saboteatu izana

Marian Beitialarrangoitia Sortuko kideak EAJren «inkontrolatuei» egotzi die Lezon atez ateko zabor bilketa sisteman erabiltzen diren tresnen aurka egin izana. Era berean, jeltzaleek «konfrontazioa» bilatzen dutela salatui du.

Marian Beitialarrangoitia Sortuko kideak salatu duenez, bart EAJren «inkontrolatuek» Lezoko Udala atez ateko sistema aplikatze bidean ezartzen ari den tresnen aurka jo dute, zintzilikarioak kenduz.

Jeltzaleen «urduritasuna» aipatu du Beitialarrangoitiak, atez ateko sistema hainbat herritan hedatzen ari dela-eta. Horregatik, «benetako» eztabaidari uko egin eta EAJ interes «alderdikoiak» defendatzen ari dela uste du.

EAJ «konfrontazioaren» bila dabilela gaineratu du azken eraso honek jeltzaleek Ertzaintza euren nahietarako erabiltzen dutela salatu du, «ez baitzuen ezer egin zintzilikarioak kentzen ari zirenen aurka».

Birziklatze tasak handitzeko EAJrekin eztabaidatzeko prest dagoela azaldu du.