Naiz.info
Gasteiz

Goizaldean iritsi da etxera Maite Diaz de Heredia

Arratsaldeko 16.00etan irten zen atzo Maite Diaz de Heredia Puertoko espetxetik. Berehala jarri zuen Euskal Herrirako bidea, eta goizaldean iritsi da etxera.

Goizaldean iritsi da etxera Maite Diaz de Heredia. (ARGAZKI PRESS)
Goizaldean iritsi da etxera Maite Diaz de Heredia. (ARGAZKI PRESS)

Maite Diaz de Heredia 2001eko urrian atxilotu zuten, Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkako polizia operazioan. 2005ean fidantzapean aske utzi zuten baina 2007an Seguran, Batasuneko mahai nazionalaren aurkako polizia operazioan atzeman zuten berriro.

Azken auzi honegatik ez dute epaitu oraindik, bai 2001ekoagatik. Zortzi urteko espetxe zigorra ezarri zion Auzitegi Nazional espainolak eta zigor hori erabat bete ostean atera da kalera.