NAIZ.INFO
ZIBURU

Xabier Lopez Peñaren aldeko ekitaldia egin dute Ziburun

Parisko ospitale batean hil zen Xabier Lopez Peña euskal preso politikoa izan dute gogoan Ziburun. Bertan izan dira bere senide eta lagunak eta haren ibilbide politikoa nabarmendu dute.

Dantzariak, txalapartariak eta bertsolarian izan dira omenaldian. (Gaizka IROZ)
Dantzariak, txalapartariak eta bertsolarian izan dira omenaldian. (Gaizka IROZ)

150 lagun inguruk omenaldi bat eskaini diote Pariseko ospitale batean hil zen Xabier Lopez Peña presoari. Bertan izan dira, besteak beste, bere senideak, lagunak, errefuxiatuak eta militantzian kide izan zituen hainbat pertsona ere.

Bertsolari, txalapartari eta dantzarien artea, bere lagun batek hartu du hitza. Lopez Peñaren ibilbidea errepasatu du eta berau «osoa» izan zela nabarmendu du.

Omenaldiko momentu hunkigarriena berarekin batera atxilotu zuten Ainhoa Ozaetaren gutun bat irakurri dutenean izan da.

Ekitaldian Anjel Figueroa eta Jon Antza ere izan dituzte gogoan, azken honen kasua oraindik argitu gabe dagoela salatuz.