Naiz.info

Oroitz Salegi presoak zazpi hilabete baino gehiago daramatza bere haur jaioberria ikusi gabe

Donostiako Antiguo auzoko bizilagunek salatu dutenez, Oroitz Salegi preso politikoaren semea orain dela zazpi hilabete jaio zen, baina bere eskubidea den arren ezin izan du ikusi. Beste alde batetik, Beñat Sansebastian euskal preso politikoa aske geratu da azken orduotan.

Antiguoko auzokideek burututako agerraldia. (NAIZ.INFO)
Antiguoko auzokideek burututako agerraldia. (NAIZ.INFO)

Donostiako Antiguo auzoan agerraldia egin dute gaur goizean Oroitz Salegi euskal preso politikoa bizitzen ari diren egoera salatzeko. Gogoratu dutenez, Salegik 21 urte daramatza kartzelan eta Lierni Armendariz euskal preso politikoarekin ezkonduta dago.

Bi presoak Mansillako espetxean zeuden, baina Armendariz Aranjuezera eraman zuten erditzeko. Zazpi hilabaete igaro dira umea jaio denetik eta Salegik ezin izan duela oraindik ikusi salatu dute. «Oinarrizko eskubideen urraketa» bat dela adierazi dute agerraldian.

Bestalde, azken orduotan 2005ean atxilotua izan zen Beñat Sansebastian bidartearra euskal presoa aske utzi dute. Euskal Herrian da jada.