NAIZ.INFO
IRUÑEA

Iruñean agertu diren margoketa faxistak «berehala» ezabatzeko exijitu du Bilduk

Astebukaeran Iruñean agertu diren ikur faxistak «berehala» ezabatzeko eskatu du Bilduk eta pertsona ororen eskubideak errespetatzeko zimenduak eraiki behar direla nabarmendu du.

Iruñean agertutako margoketa faxistetako bat. (NAIZ.INFO)
Iruñean agertutako margoketa faxistetako bat. (NAIZ.INFO)

Larunbat eta igande bitartean hainbat margoketa faxista agertu ziren Gurutze plazako ikastetxearen inguruan. Zehazki, esbastikak, bandera espainolak, ikur frankistak eta ‘Arriba España’ edota ‘Stop latinos’ bezalako leloak agertu ziren.

Ondorioz, margoketen inguruan galdetu eta berauek «berehala» ezabatzeko eskatu du Iruñeko Bilduko udal taldeak. Udaleko arduradunen esanetan, ez dute gaiarekin lotutako salaketarik jaso eta ohiko margoketak ezabatzen diren moduan borratuko dituztela aurreratu dute.

Memoria historikoa aldarrikatu du eta pertsona ororen eskubideak errespetatzeko zimenduak eraiki behar direla nabarmendu du, 36ko gerraren ondorioak pairatu zituztenen sufrimendua aitortu eta egindako kalteak erreparatuz.