Naiz.info
Altsasu

«Alde hemendik» ekimen nazionala aurkeztu dute

«Indar okupatzaile» guztiak Euskal Herritik alde egitea eskatuko dute datorren ekainaren 15erako antolatu dituzten mobilizazioetan.

Agerraldi jendetsua egin dute Altsasun ekimena aurkezteko. (Martxelo DIAZ)
Agerraldi jendetsua egin dute Altsasun ekimena aurkezteko. (Martxelo DIAZ)

Datorren ekainaren 15ean «Alde hemendik» ekimen nazional berria burutuko dute Euskal Herriko hamabost herritan. Altsasun burutu duten agerraldian azaldu dutenez, arratsaldeko 19.30etan mobilizazioak antolatu dituzte «indar okupatzaile» guztiak Euskal Herritik alde egitea eskatzeko.

Agoitz, Durango, Galdakao, Laudio, Iruñea, Altsasu, Eibar, Gernika, Oñati, Leitza, Bilbo, Elizondo, Lekunberri, Ordizia eta Zarautzen antolatu dituzte manifestazioak.

Salatu dutenez, 23.800 polizia eta militar daude Euskal Herrian gaur egun eta Europar Batasunak proposatzen dituen ratioak hirukoizten ditu. Izan ere, EBk bi polizia egotea gomendatzen du 1.000 biztanleko eta Euskal Herrian sei daude.