NAIZ.INFO
DONOSTIA

Goio Jimenez preso tolosarra aske geratuko da datozen orduotan

Goio Jimenez preso tolosarra aske geratuko da datozen orduotan, fidantzapean. Navalcarneron espetxeratuta dago.

Goio Jimenez preso tolosarrari 30.000 euroko fidantza ezarri diote askatasuna berreskuratu ahal izateko, NAIZek jakin duenez, eta hori ordaindu ostean geratuko da aske. Gaur egun Navalcarneroko espetxean dago.

Jimenez EHAKren aurkako auzian zerikusia zuelakoan Auzitegi Nazional espainolera deitua izan zen 2008an, baina uko egin zion epaitegira joateari. Euroaginduen aurkako jarrera agertzearren, epaitegi berezira deituriko beste hainbatekin batera prentsaurrekoan agertu zen orduan. Auzi berean zegoen Zigor Goieaskoetxearen eta bien aurkako euroagindua igorri ondoren, 2009ko ekainean atxilotu egin zuten eta urtebete espetxean egin ondoren, aske geratu zen.

2011ko martxoan berriro atzeman zuten Baionan eta euroagindu bat tarteko, Espainiaratu egin zuten.