NAIZ.INFO
DONOSTIA

Asier Coloma preso donostiarra aske geratu da

Asier Coloma preso donostiarra aske geratu da gaur goizean, ezarri zioten espetxe zigorra bete ostean.

Asier Coloma, espetxetik irten berritan. (NAIZ.INFO)
Asier Coloma, espetxetik irten berritan. (NAIZ.INFO)

Asier Coloma preso donostiarra aske geratu da gaur goizean, ezarri zioten kartzela zigorra beteta. Darocako espetxean zegoen.

2010eko maiatzean Lapurdin atxilotu eta uztailean entregatu egin zuten Estatu espainolera Coloma, Paueko Auzitegiak bere aurkako euroagindua onartu ostean. Ordutik espetxean izan dute.

Aurretik ezarritako zigor batengatik egon da preso, eta Segiko kide izateagatik baldintzapeko askatasunean dago, epaiketaren zain.