Naiz.info
Donostia

Bertan behera utzi du Arrasateko alkateak presoen aldeko kalejira

Bertan behera utzi du Inazio Azkarragaurizar Arrasateko alkateak jaietako programaren baitan astelehenean egitekoak ziren presoen eskubideen aldeko kalejira, Donostiako Epaitegiak behin behinean ekimena debekatu ostean.

Gobernu espainolak EAEn duen ordezkari Carlos Urquijok Estatuko abokatuari galdein zion kalejira horren aurkako helegitea ezartzeko. Presoen eskubideen aldeko kalejira aurreikusten zen astelehenerako, Arrasateko San Juan jaien baitan.

Donostiako epaitegiak helegitea onartu du eta behin behinean ospakizuna debekatu du. Hori horrela, ekimena bertan behera uztea erabaki du Inazio Azkarragaurizar Arrasateko alkateak. Txosna Batzordeari emango dio erabakiaren berri.