NAIZ.info
Iruñea

Herri harresia eraiki du Eleak mugimenduak Amaiurren

Salbuespeneko politikak bertan behera uzteko eskatu du Eleak mugimenduak Amaiurren irudikatu duen herri harresian.

Herri harresia irudikatu dute Amaiurren. (Jagoba MANTEROLA / ARGAZKI PRESS)
Herri harresia irudikatu dute Amaiurren. (Jagoba MANTEROLA / ARGAZKI PRESS)

Ekitaldi berezia egin du larunbat eguerdian Eleak mugimenduak Amaiurren. Duela 500 urte birrindutako harresia berreraiki nahi izan dute salbuespen epaitegi eta legediaren amaiera eskatzeko. Guardia Zibilak jarritako kontrolak direla-eta, ekitaldiaren hasiera atzeratu egin behar izan dute.

Aste honetan Auzitegi Gorenak zigortu ondoren, ezkutatzea erabaki duten Xabier Sagardoi eta Lusi Goñiren kasuak gogoan izan dituzte ekitaldian eta auzi berean absolbituak izan diren Aritz Azkona eta Maider Caminosek hitza hartu dute.

35/02 prozesua, Deustuko grebalariak eta auziperatuta dauden gazte independentisten kasuak ere aipatu dituzte dituzte eta herri harresia indartzearen beharra aldarrikatu dute Eleak mugimendutik.

Ildo horretan, Gasteizen Ekaitz Samaniego babesteko izan ziren matrioskak edo 2012ko ekainean Deustuan Gaizka Astorkizaren egoeraren aurrean alarma gorria pizteko sortu ziren dinamikak azaltzera eman dituzte. Aldi berean, Errenterian aurtengo urtarrilean lau gazteren alde egin ziren ekimenak, 2013ko apirilean beste bederatzi lagunen alde Donostian osaturiko Aske Gunea eta Ondarroan Urtza Alkorta babesteko herritarrek eraikitako zubia ere aipatu dituzte.