Naiz.info
Madril

Juan Mari Gabirondori 197/2006 sententzia ezartzea mantendu du Auzitegi Gorenak

Gabirondok 197/2006 sententzia ez aplikatzeko eskatu zuen 2012an, baina doktrinaren ezarpena mantentzea ebatsi du Auzitegi Gorenak.

Juan Mari Gabirondo preso itziartarrak 197/2006 sententzia ez aplikatzeko eskatu zuen iaz, doktrina horrek 2016ra arte luzatuko bailioke espetxealdia. 21 urteko zigorra du ezarria eta luzapenarekin 6 urte gehiago egin ditu kartzelan eta oraindik beste hiru ditu betetzeko.

Auzitegi Gorenak, ordea, atzera bota du Gabirondoren eskaera eta 197/2006 doktrinaren ezarpena mantentzea ebatzi du. Askatasuna 2016an berreskuratuko luke.

A Lamako espetxean dago preso Gabirondo.