NAIZ.INFO
GERNIKA

Ehunka lagunek parte hartu dute ‘Tantaz tanta’ ekimenaren aurkezpen ekitaldian

Urtarrillaren 11an Bilbon presoen eskubideen alde egingo den itsaso erraldoian parte hartzeko deia egin dute eta ‘Giza eskubideak, irtenbidea, bakea. Euskal presoak Euskal Herrira’ izango dela leloa ezagutarazi dute.

Ehunka lagunek parte hartu ekimenaren inguruko lan saioan. (ARGAZKI PRESS)
Ehunka lagunek parte hartu ekimenaren inguruko lan saioan. (ARGAZKI PRESS)

Urtarrilaren 11n Bilbon euskal presoen eskubideen defentsan burutuko duten ‘Tantaz tanta’ ekimena aurkeztu dute  Gernikako Astran. 200 bat lagunek parte hartu dute ekimenaren inguruko lan saioan eta horren ondoren, sustatzaile batzuk hitza hartu dute ekitaldian. Bertan izan dira, besteak beste, Eneritz Artetxe, Mikel Astarloza, Maite Bidarte, Jone Galarza, Itziar Rekalde eta Amets Martinez de Heredia.

Azaldu dutenez ‘Giza Eskubideak, irtenbidea, bakea. Euskal presoak Euskal Herrira’ izango da ekimenaren leloa eta pertsonak protagonista izatea bilatzen dute. Aldi berean, eskakizun nagusi batzuk egin dituzte: sakabanaketarekin amaitzea, gaixotasun larriak dituzten presoak askatzea eta Estrasburgok 197/2006 doktrinaren kontra emandako epaia betetzea.

Gatazkak utzitako zauriak ixteko pertsona guztien eskubideak errespetatzea beharrezkoa dela adierazi dute eta ildo horretan, euskal preso eta iheslariei aplikatzen zaizkien salbuespen neurriak bertan behera uztea eskatu dute.

Atxikimendu ugari

Gernikara bertaratu direnen artean Juan Ibarrondo idazlea, Iñaki Olasolo kazetaria, Itziar Rekalde aktorea, Felix Placer teologoa, Jesus Peres de Viñaspre medikua eta parlamentari ohia, Cesar Manzanos soziologoa, Andoni Txasko Martxoak 3ko elkarteko kidea, Jesús Barredo kazetaria, Juanje Soria abokatua, Pirritx eta Porrotx pailazoak, Axi Muniain surflaria, Eba Ferreira futbolari ohia eta Miren Amuriza bertsolaria izan dira. Horrez gain, gaurko saiora joan ezin izan duten hainbat lagunen sostengua adierazi dute.

Esaterako Gotzon Sanchez, Dorleta Urretabizkaia, Ainere Tolosa, Gorka Zubeldia, Klara Badiola, Nahia Gonzalez, Ana Lucia Villate, Itziar Ituño eta Eneko Sagardoi aktoreak.

Estitxu Garai, Paco Letamendia, Amaia Nerekan, Estitxu Fernandez eta Arantza Gutierrez irakasleak.

Ines Osinaga, Txerra Bolinaga, Pello Reparaz, Joseba Tapia eta Amaia Zubiria musikariak.

Irati Jimenez, Eider Rodriguez, Harkaitz Zubiri, Aurelia Arkotxa, Oskar Arana, Jon Alonso, Tere Irastorza, Fito Rodriguez, Toti Mtnez de Lezea, Oier Guillan, Iban Zaldua, Ion Arretxe, Patxi Zubizarreta eta Paddy Rekalde idazleak. Abokatu ezberdinek, kazetariek, alpinistek eta bertsolariek ere beren atxikimendua adierazi dute.