NAIZ.INFO
DONOSTIA

Kepa Bereziartua EAE-ANVko lehendakari ohia hil da

Kepa Bereziartua EAE-ANVko lehendakari ohia eta HBko Mahai Nazionaleko kide ohia hil da Gasteizen, 64 urte zituela.

Kepa Bereziartua (ezkerrean) Antxon Gomezekin, 2007ko hauteskundeetako kanpainan. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)
Kepa Bereziartua (ezkerrean) Antxon Gomezekin, 2007ko hauteskundeetako kanpainan. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)

Kepa Bereziartua Perez EAE-ANVko presidente ohia hil da Txagorritxuko ospitalean, Gasteizen. Bilbon jaioa, egun Arrasaten bizi zen eta 64 urte zituen. Astearte honetan ekitaldi bat antolatu dute haren omenez Arrasaten, tanatorioaren ondoan, Musakolan, 19.00etan.

Bereziartua gaztetan afiliatu zen EAE-ANVra eta 2002tik 2008ra alderdi historikoko lehendakari izan zen, urte horretako otsailean Baltasar Garzon epaileak alderdiaren jarduna bertan behera utzi eta irailean Auzitegi Gorenak legez kanpo utzi zuen arte.

Antxon Gomez eta Alazne Arozenarekin batera, Garzon epaileak inputatu egin zuen Bereziartua, ETAri laguntzea leporatuta. Oraindik ere bere ondasun guztiak enbargatuak zituen.

HBko Mahai Nazionaleko kide ere izan zen Bereziartua.