NAIZ.INFO
DONOSTIA

Epaiketen izaera politikoa salatzeko hainbat ekimen antolatu dituzte otsailaren 8-9rako

Auzitegi Nazional espainolean HB, EH eta Batasunaren zuzendaritzen aurka eta gazte independentisten kontra egiten ari diren epaiketak azken txanpan sartu direla-eta, mobilizazioak biderkatzeko deia egin dute auzipetuek eta otsailaren 8-9rako «Libre asteburua» antolatu dute Gipuzkoako hainbat herritan.

Juani Lizaso, Olatz Izagirre, Joseba Permach, Euken Villasante eta Idoia Arbelaitz, gaurko agerraldian. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)
Juani Lizaso, Olatz Izagirre, Joseba Permach, Euken Villasante eta Idoia Arbelaitz, gaurko agerraldian. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)

Auzitegi Nazional espainolean egiten ari diren bi makroepaiketetako hainbat auzipetuk agerraldia egin dute Donostian, otsailaren 8-9ko asteburuan epaiketa hauen izaera politikoa salatzeko Gipuzkoako hainbat herritan antolatu diren ekimenen berri emateko. Hainbat alorretako pertsona ezagunek Euskal Herrian zabaldu den aro berriarekin beren konpromisoa erakutsiko dute.

Joseba Permachek eta Euken Villasantek azaldu dutenez, otsailaren 8an, larunbatarekin, Porrotx eta Irrien Lagunen piraten emanaldia izango da Beasaingo kiroldegian.

Egun horretan bertan, Azpeitian pilota partidua antolatu dute, eskualdeko pilotariekin, Mikel Goñi eta herriko bi pilotari afizionatuekin.

Tolsan, berriz, eskualdeko hainbat musika talderen kontzertua izango da, Leidorren 18.00etan.

Otsailaren 9an, aldi, Bergarako pilotalekuan Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Sustrai Colina, Jon Maia eta Aitor Sarriekirekin bertso saioa antolatu dute, 18.00etan.

Bi epaiketak azken txanpan sartu direla-eta, auzipetuek mobilizazioak biderkatzeko eta «herri gisa» erantzuteko deia egin dute, «pertsona libreak herri librean izan nahi dugulako».