NAIZ.INFO
GASTEIZ

Euskaraz Bizi eguna Gasteizen, jaia eta aldarrikapena

Euskal Herrian Euskaraz-ek deituta, Euskaraz Bizi egunak giro bikaina sortu du Gasteizen. Porrotx eta Porrotxitok txupinazioa bota ondotik, trikitilari eta dultzaineroek bere egin dituzte Gasteizko kaleak. Umeentzako tailer eta eskalada txapelketa ere egin dira. 400 lagunetik gorako herri bazkaria egin dute ostean. Arratsaldean manifestazioa eta, amaitzeko, kontzertuak.

Porrotx pailazoa kalejira gidatzen. (via twitter @E_H_E)
Porrotx pailazoa kalejira gidatzen. (via twitter @E_H_E)

Porrotx pailazoak bota duen txupinazoarekin eta kalejira hasi da Euskaraz Bizi eguna Gasteizen. Dultzainero eta trikitilariak ibili dira Alde Zaharreko kaleetan zehar, eta Otsogorrigaina mendi elkartean eskalada txapelketa egin den bitartean, Urtxintxa aisialdi elkarteak umeentzako tailerrak eta jolasak egin ditu. Eguraldia dela-eta herri kirolen erakustaldia bertan behera geratu da.

Irratsaio berezia eskainiko du Hala Bedi Bik, Arrosa sarean eta Info7 irratiaren bidez Euskal Herri osoarentzat, gonbidatu ezagunekin.

«Ez gara espaloitik jaitsiko! Euskaraz bizi» leloarekin, manifestazioa egin dute 18.00etan. Jende ugari izan da. Ondoren, «akelarre ikusgarria» iragarrita zegoen. Ttek Elektrotxarangak girotuko zituen kaleak, kontzertuak hasi bitartean.