NAIZ.INFO
IRUÑEA

Euskaraz ikasteko eskubidearen aldeko jaialdia Oibarren

Eguraldi ezinhobeak lagunduta, 3.000 euskaltzale inguru gerturatu dira Oibarrera euskaraz ikasteko eta bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko Sortzen Ikasbatuaz elkarteak antolaturiko jaialdian parte hartzeko.

Euskaltzale andana batu da Oibarren. (Sortzen Ikasbatuaz)
Euskaltzale andana batu da Oibarren. (Sortzen Ikasbatuaz)

Sortzen Ikasbatuaz elkarteak jaialdiaren balorazio «oso positiboa» egin du. Nabarmendu duenez, «geroz eta zonalde gehiagoetara iristen ari den aldarria da zonifikazioaren kontra eta euskaraz ikasteko eskubidearen alde».

Ildo horretan, gero eta bolondres gehiago daudela lan egiteko prest nabarmendu dute eta eskerrak eman dizkiete Oibarko herriari, alkate, zinegotzi eta zonaldeko eragile kultural ezberdinei.«Pausoz pauso aurrera goaz eta euskaraz ikasi eta bizitzeko eskubidea geroz eta gertuago izango dugu horrelako dinamika herritarrak indartzen joaten diren heinean», azpimarratu dute.