Naiz.info
Donostia

Udalbiltzak Aberri Egunerako kaleratutako mozioarekin bat egin dute 68 udalek

‘Euskal Herritarrak gara eta ozenki adierazi nahi dugu’, Udalbiltzak Aberri Egunerako kaleratutako mozioa eztabaidatu, bozkatu eta onartu dute Euskal Herriko 68 udaletan.

Usurbilen ateratako irudia, mozioarekin bat egin ondoren. (UDALBILTZA)
Usurbilen ateratako irudia, mozioarekin bat egin ondoren. (UDALBILTZA)

Udalbiltzak ohar bidez jakinarazi duenez, egun hauetan Euskal Herriko 54 udalek ez ohiko osoko bilkurak egin dituzte gai bakar bati buruz hitz egiteko: ‘Euskal Herritarrak gara eta ozenki adierazi nahi dugu’ mozioa eztabaidatu eta bozkatzea, Aberri Eguna dela-eta Udalbiltzak aurkeztutakoa. Horrez gain, beste hamalau udaletan mozioa onartu dute ohiko osoko bilkuretan, eta zortzi herrietan bandoen bidez zabaldu dute proposatutako testua.

Onartutako testuan, udalbatzek euskal herritartasunaren aldeko herri dinamika bultzatzera dei egiten dute, eta, horrekin batera, herritartasun hori agiri ofizial baten bidez adierazteko zilegitasuna aldarrikatzen dute.

Era berean, herritar guztiak gonbidatzen dituzte «garena eta sentitzen duguna» jendaurrean adierazteko, kaleetan eta eraikin publiko nahiz pribatuetan Euskal Herriko ikurrak jarriz.

Azkenik, udalbatzek igandean Etxarri Aranatzen egindako herri galdeketari babesa eta zilegitasuna eman, eta bat egiten dute Gure esku dago ekimenak ekainaren 8rako erabakitzeko eskubidearen alde antolatu duen giza katearekin.

Mozioa ez ohiko osoko bilkuretan onartu duten herrak: 
Gipuzkoa (27): Aduna, Albiztur, Antzuola, Arama, Aretxabaleta, Arrasate, Asteasu, Astigarraga, Berastegi, Bergara, Bidania-Goiatz, Deba, Hernani, Irura, Lazkao, Legorreta, Lezo, Lizartza, Mutriku, Oiartzun, Orendain, Segura, Tolosa, Usurbil, Zaldibia, Zarautz, Zestoa.
Bizkaia (12): Ajangiz, Arrankudiaga, Atxondo, Aulesti, Busturia, Dima, Ea, Lekeitio, Nabarniz, Ondarroa, Otxandio, Urduña.
Nafarroa Garaia (12): Arantza, Arbizu, Areso, Bakaiku, Basaburua, Bertizarana, Etxalar, Goizueta, Lakuntza, Lesaka, Olazti, Uharte Arakil.
Araba (3): Aramaio, Asparrena, Legutio.

Mozioa ohiko osoko bilkuretan onartu duten herriak:
Gipuzkoa (9): Altzo, Amezketa, Anoeta, Azpeitia, Berrobi, Eskoriatza, Ezkio-Itxaso, Orexa, Zizurkil.
Bizkaia (3): Larrabetzu, Mañaria, Meñaka.
Nafarroa Garaia (2): Agoitz, Iturmendi.