Naiz.info
Donostia

Jagoba Arrasatek Realean jarraituko du 2016ko ekainera arte

Berriatuako entrenatzaileak beste bi urtez jarraituko du Realaren aulkian, bere kontratua 2016ko ekainaren 30era arte luzatu ondoren.

Jagoba Arrasate, artxiboko irudian. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)
Jagoba Arrasate, artxiboko irudian. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)

Realak akordioa lortu du Jagoba Arrasate entrenatzailearekin eta kontratua 2016ko ekainaren 30era arte luzatuko du.

Aurreko akordioa uda honetan amaitzen zitzaion Berriatuako entrenatzaileari.

Jokin Aperribay presidentea, Loren Kirol Zuzendaria eta Jagoba Arrasate bera eguerdian agertuko dira Anoetako prentsa aretoan hitzarmenaren zehaztasunak emateko.