NAIZ.INFO
BELFAST

Fermin Vilaren estradizioari argi berdea eman dio Belfasteko epaitegi batek

Beslfasteko epaitegi batek Fermin Vila Estatu espainolera estraditatzeko baimena eman du, preso irundarrak euroaginduaren aurka jarritako helegite bat baztertuta.

Irunen elkarretaratzea egin dute, estradizioaren aurka. (@amunda90)
Irunen elkarretaratzea egin dute, estradizioaren aurka. (@amunda90)

‘Belfast Telegraph’ egunkariaren arabera, Declan Morgan epaileak ez du onartu Fermin Vilaren abokatuek haren estradizioaren aurka jarritako helegitea.

Irundarraren testigantza torturapean lortutakoa zela adierazi zuen defentsak, baina epaitegiak ez du frogatutzat eman salaketa hori.

2010eko ekainean atxilotu zuten Vila, Estatu espainolak igorritako euroagindu bat dela-eta.

Irungo bizilagunek elkarretaratzea burutu dute, Vilaren estradizioaren aurka.