NAIZ.INFO
UHARTE

Euskal eskola publikoaren aldeko festa Uharten

Milaka lagun batu dira Uharten Sortzen ikasbatuaz elkarteak antolaturiko euskal eskola publikoaren aldeko festan.

Jendetza batu da Uharten. (via twitter @sortzenelkartea)
Jendetza batu da Uharten. (via twitter @sortzenelkartea)

«Uharte batean, Itsaso zabalean» izan da aurtengo festaren lelo nagusia. Iruñeako Takonera gunea atzean utzi eta lehen aldiz, Uharten ospatu da Sortzen Ikasbatuaz elkarteak antolatzen duen festa. Milaka lagun batu dira -15.000 bat- hezkuntza sistema propioa aldarrikatzea helburu duen jaialdian.

Uharten D eredua ezartzeko lan egin duten pertsonak omenduko dituzte festa hasiera. Egun osoko egitaraua prestatu dute.