Naiz.info
Basauri

Preso gaixoen askatasuna galdegin dute Polizia espainolak Basaurin duen kuartelean egindako ekintzan

Ernai gazte antolakundeak larriki gaixorik dagoen Txus Martinen eta gainontzeko preso gaixoen askatasuna galdegin du Polizia espainolak Basaurin duen kuartelean egindako salaketa ekintzaren bitartez.

Salaketa ekintza Basaurin. (NAIZ)
Salaketa ekintza Basaurin. (NAIZ)

Larriki gaixorik dagoen Txus Martin preso basauritarraren eta gaixotasun larriak dituzten presoen askatasuna galdegiteko salaketa ekintza burutu du Ernai gazte antolakundeak Polizia espainolak Basaurin duen komisaldegian.

Polizia eremuko horman ‘Pre S.O.S’ zihoen leloa marraztu dute ‘Denak ala inor ez’ gaineratzen zuen esaldiarekin.