Naiz.info
Madril

Aitziber Sagarminaga bilbotarra aske geratu da

Sagarminaga EPPKren bitartekarien aurkako operazioan atzeman zuten pasa den urtarrilaren 8an. Haurdun dago eta 25.000 euroko bermea ordainduta aske geratu da.

Aitziber Sagarminaga presoa atera da jada Soto del Realgo espetxetik. ‘Berria.info’ren arabera, haurdun dago Sagarminaga eta egun gutxi geratzen zaizkio erditzeko. Epaileak baldintzapeko askatasuna eman dio eta 25.000 euroko bermea ezarri askatasuna berreskuratzeko.

Sagarminaga pasa den urtarrilaren 8an atzeman zuen Guardia Zibilak Bilbon, EPPKren bitartekarien kontrako operazioan.