Berriola
Egilea: Naiz+
Postontzira iritsitako informazioa argitaratuko dugu hemen. Información que llega vía buzón. Actualités sur boîte de réception. News from mailbox.
Naiz
2012/12/20 09:07h.

Tattoo Circus-a kartzelen kontra eta presoekiko elkartasunaren alde lan egiten duten talde eta egitura ezberdinen arteko topaketa bat da. Aurten, aurrenekoz ospatuko da Eibarren (abenduaren 21, 22, 23an), ideia hau berria izan ez arren.

Lehenengo edizioa, Erroman ospatu zen 2007.urtean. Honen ostean, Bartzelona, Londres, Tesalonika, Zaragozako eta hainbat tokitako ekintzaile gehiagok bereganatu zuten, topaketa mota hau. Milaka lagunek hartu dute parte bertan, egun, beraien gorputzak begiratzean, borroka hau ikusten dutelarik beraien azaletan.

Tattoo Circus-aren funtsa, adierazpen askatasunaren eta parte-hartze politikoaren arteko lotura sortzea eta indartzea da, hau da, tatuaiaren kultura eta errepresioaren nahiz kartzelaratzeen aurkako borroka batzen diren gunea sortzea. Inork ez du irabazi ekonomikorik ateratzen ekimen honetatik, ez tatuatzaileek, ez piercing egileek, ez taldeek, ez artistek ,ez kolektiboek...

Bertara bideratutako, esfortzu, ezagutza, indar eta erabilitako baliabide guztiak, estatuaren, kapitalismoaren eta hauen beso errepresibo guztien aurka egiteko batzen dira. Honetaz gain, Tatto Circus-a, hitzaldiak, tailerrak, erakusketak, distri topaketak eta presoei idazteko gunea ere bada.

Guzti honek, badauka beste alderdi ludikoago bat ere, antzerkiak, kontzertuak, janaria eta barra esate baterako. Proiektu honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, gerturatuz, bertako lanetan lagunduz, pertsona moduan aberastuz eta guzti honetaz gozatuz; beti ere askatasuna lapurtuta duten lagun guztiei elkartasuna adieraziz. ESPETXEAK APURTU!!!

HAMEN PROGRAMAZIOA: PROGRAMAZIOA - PROGRAMA OSTIRALA 21 VIERNES 17.00 Aurkezpena - Tattoo Circus - Presentación 18.00 Hitzaldia “ Una vision desde dentro” Charla 20.00 Kontzertua Napoka hiria (Acoustic Rock - Eibar) Todo o Nada (Cantautor - Idiazabal)

LARUNBATA 22 SABADO 10.00 a 12.00 serigrafia ta txapa tailerra - taller de serigrafia y chapas 12.30 Hitzaldia: "Carcel y mujeres" Charla 14.00 - 16.00 Bazkaria - Comida 16.00 Presoen Aldeko Subasta Karrika Tabernan (Bista Eder Kale 2) Subasta Pro-presxs en el bar Karrika (Calle Bista Eder 2) 17.30 Hitzaldia "Euskal Preso Politikoak eta bere senideak" Etxerat! Charla "Presos politicos vascos y sus familiares" Charla a cargo de miembros de Etxerat! 20.00 Cabaret – Iseltek(numero de telas) - Expresamente (espectaculo de aros) - Trival fusión (danza) - Nariz Roja Clown - Bloody poison team (suspension)

Gabian Soraluzeko gaztetxean jaixa egongo da, musika ta giro aparta - Por la noche en el gaztetxe de Soraluze habra fiesta con musiquita y buen ambiente.

Gabian autobusak daude Eibartik Soraluzera eta Soraluzetik Eibarrera... ordutegiak gazteleraz hemen behean... (Hay autobuses cada hora a partir de las 00.00h desde Eibar a Soraluze, para volver a Eibar hay autobuses desde Soraluze a las siguientes horas: 00.35, 01.45, 02.45, 03.45, 05.05, 05:45) aprox.10´

IGANDIA 23 DOMINGO 10.00 a 14.00 banatzaile alternatiboen topagunia - encuentro de distribuidoras alternativas 14.00 - 16.00 Bazkaria - Comida 16.00 Hitzaldia ”Presentacion de la campaña Carcel = Tortura kanpainaren aurkezpena” Charla 17.30 Mahai Ingurua - Mesa Redonda: Herrira Etxerat! Mirentxin Salhaketa Carcel = Tortura Coordinadora de prevencion contra la tortura 20.00 Kontzertua: Gaitze (Punk HC - Azpeitia) Nerviosah (Bilbo) El fuego y la palabra (Hip Hop - Eibar)

TATUAIEN ORDUTEGIA: GOIZEKO 10etatik - GABEKO 21etara tatuaien gunean ezin izango da erre, jan edo edan... txakurrik ez!!!, argazkirik ez!!! Egun guztietan, erakusketak eta presoei idazteko txokoa egongo da. Baita,bazkariak (beganoak) 14:00-16:00 Ta afarixak (pintxoak eta bokatak- beganoak) Ostiral eta zapatuan gabian 11etan itxiko da. Txakurrak gaztetxe barrura ez sartzea eskatzen da.

HORARIO DE TATUAJES: DE 10h - a 21h en el lugar de tatuajes no se podra fumar, ni comer, ni beber... perros no!!!, fotos no!!! Todos los dias: Exposiciones y un puesto para escribir a los presos Habrá comida (vegana) todos los dias de 14.00 a 16.00 ...y cenas (pinchos y bocadillos) El viernes y el sábado el Tatto Circus cerrará a las 23.00 Por favor se pide, no metais a los perros en el gaztetxe Ez dugu jarrera sexista, homofobo edo txungorik onartuko!! No se permitiran actitudes sexistas, homofobas ni chungas!!

INFO GEHIAGO: http://eibartattoocircus.blogspot.com.es/